Publizitateari buruzko bideo oso interesgarria. Ikus ezazu!
martes, 30 de noviembre de 2010
sábado, 27 de noviembre de 2010
jueves, 25 de noviembre de 2010
Chileko TVN telebistan Linux-i buruzko erreportaia
Jarraian, IBMren iragarkia osorik, erreportaian agertzen dena.
lunes, 22 de noviembre de 2010
Telebistan albisteak aurkezteko erak
Telebistako notiziak aurkezteko erak
View more presentations from palazioberri.
Aurreko aurkezpenaren formatu berean eginiko presentazioa da hau. Errealitateko notizia programa desberdinen irudiekin lagunduta, telebistan albisteak aurkezteko erak aztertzen ditu.
Aurreko aurkezpenaren formatu berean eginiko presentazioa da hau. Errealitateko notizia programa desberdinen irudiekin lagunduta, telebistan albisteak aurkezteko erak aztertzen ditu.
Ondoren, albiste aurkezpen bat, MSN kateko telebistariek egina.
Oso albiste aurkezpen egokia egiten du MSN kateak. Baliabide ugari erabiltzen ditu, eta denen konbinaketak horrelako emaitza egokia uzten du: aurkezlearen hitzekin hasi eta gero, kola izeneko irudi multzoa erabiltzen du albistearen irudiak emateko, aurkezlearen ahotsa Off-en dagoen bitartean. Totalak eta kolak nahasten ditu, totalekin adituen eta lekukoen iritziak plazaratuz, albisteari sinesgarritasuna emanaz. Albistearen erdian, lekuko batzuen hitzak idatzita agertzen dira. Baliabide hau ere oso interesgarria da, denbora motzea informazio ugari zabaltzeko modua baita. Albistearen hasiera eta bukaera ere oso ondo daude.
sábado, 13 de noviembre de 2010
viernes, 12 de noviembre de 2010
miércoles, 10 de noviembre de 2010
Podcastaren irakurleen aukeraketarako bozkaketa
Galderan sakatu eta izenak agertuko zaizkizu. Aukeratu zuen ustez podcast-aren ahotsa izateko egokienak diren 2 pertsonak.
Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?
Hemen emaitzak ikus ditzakezue:
Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?
Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?
Hemen emaitzak ikus ditzakezue:
Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?
EHUko komunikazio fakultatera etorri zaigu Mikel Aiestaran
Telebistako berri emaile den Mikel Aiestaranek, Leioako komunikazio fakultatean hitzaldia eman du.
2009an berri emaile hoberenaren sari internazionala jaso zuen kazetari euskaldunak, hona hemen saria jaso zueneko bideoa:
Mikel Aiestaran noiz edo noiz ikusi izan dugu Libanon, Iraken, Iranen edo Afganistanen bertako berriak ematen, baina oraingoan Euskal Herrira etorri eta jasotako sari internazionalaz mintzatzeaz gain, orain arteko ibilbideaz hitz egin digu, bere esperientzia eta bizipenak kontatuz.
Oso hitzaldi interesgarria izan da, ondo prestatu eta antolatutakoa. Ikasle eta irakasleek interes handiz jarraitu dute Aiestaranen hitzaldia, esperientzia handia duen profesionala baita.

Lehen albistegia 3D-n
3 dimentsiotan ikusteko betaurrekoak eskura izan beharko ditugu hemendik aurrera!
Avatar erreportaria
Teknologia berriek erreportari digital bat sortzea ahalbidetu dute beste gauza askoren artea, hona hemen adibidea!
Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn
Julián Isaías, Venezuelako enbaxadorea, Leioako EHUren kanpusean izan zen joan den urriaren 21ean.
Venezuelaren independentziaren 200. urteurrena dela eta, zenbait ikasle eta irakasle bildu zituen enbaxadoreak Leioako Aula Magnan.
Julián Isaíasek ixildutako ahotsen istorioak kontatu zituen, historiara pasatu ez diren istorioak, galtzaileen istorioak. Kolonoen aberriaren izenean egin ziren sarraskiak azaldu zituen, eta batez ere Simon Bolívar libertadoreak independentzia garaian jokatu zuen paper garrantzitsuaz mintzatu zen.

HUGO CHAVEZ TWITTER-EN
Oso bideo landua da ikus dezakezuen hau. Informazioa ondo antolatuta dago, eta datuak azaltzeko erabilitako baliabideak ere egokiak dira.
Hugo Chavezek twitter-en jarraitzaile ugari dituela adierazten du, eta horrela ikus dezakegu sare sozialen bidez horrelako harremanak estutu daitezkeela, edo hurbildu behintzat. Aurreko bideoan azaldu denaren adibide gisa har dezakegu, sare sozialen garrantzia noraino heltzen den ikusten baita.
SARE SOZIALEN ERREBOLUZIOA
Sare sozialek gaur egun duten arrakasta erakusteko bideo bat da hau. gaur egun guztiz zabaldu dira sare haue, batez ere gaztetxoenen artean. Ikusgarria da gainerako komunikabideekin alderatuta ze azkartasunarekin zabaldu diren bai internet, eta baita facebook, tuenti, twitter eta gainerako sare sozial hauek.
BBC KATEAK HUGO CHAVEZI EGINDAKO ELKARRIZKETA
Oso interesgarria iruditu zait bideo hau.
Hasteko, kazetariaren esperientzia, ausardia eta lanaren antolakuntza aipagarriak direla esan behar dut.
Mundu guztian ezaguna da Chavezen karakterra, eta edonork daki zein zaila den gizon honi aurre egitea. Kazetari honek, ordea, ausardia eduki du Chavezi askok galdetu nahi baina galdetzen ausartzen ez diren galderak egiteko. Chavezek hala ere, nahiko ondo eramaten du elkarrizketa, nahiz eta kazetariak zenbait momentutan urduri jartzea lortzen duen, batez ere oposizioaren aurka egindakoengatik galdetzerakoan.
Honez gain, teknikoki ondo dagoela ere esan behar dut, plano sinpleak erabiliz ez duelako erakargarritasuna galtzen.
Tony Blair-i arraultzak eta zapatak botatzen
Tony Blair bere liburua sinatzera joan zenean izandako gertakarien inguruko bideoak aztertuko ditugu. Bi bideo desberdin ikusi ditzakegu, eta elkarren arteko bertsioak desberdinak direla ikusten da.
BBC kateak emandakoa:
RT kateak emandakoa:
Argi dago bi bideo hauen arteko diferentzia.
Batetik, batek ez du ahotsik baina zuzenean erakusten ditu Blair-enganako erasoak. Besteak ordea, suabeago azaltzen ditu gauzak, ez du Blair-i eragindako erasoei buruz ezer esaten, nolabait gauzak "izkutatzen" ditu.
Komunikabideetan ematen diren "gezurren" edo "egi erdien" beste adibide bat besterik ez dugu hau, egunero aurki baititzakegu holakoak.

sábado, 6 de noviembre de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)