sábado, 1 de enero de 2011

Urte berri on!

Gabonetan EITB-k egindako iragarkia da hurrengoa, oso ona iruditu zait. Ikusi!




URTE BERRI ON DENEI!

martes, 28 de diciembre de 2010

YouTube, prosumerren repositorioa ala hedabide handiena?

Nire ustez, YouTube webgunea prosumerrentzako webgunea da. Egia da telebista enpresa edo hedabide famatuek egindako bideoak direla nagusi webgunean, konkretuki musika bideoak edo iragarkiak. Hala ere, prosumerren bideolanak oraindik eta meritu handiagoa daukate, izan ere, hedabide famatuen bideo horiek edozein lekutan edukiko lukete arrakasta, baina hauen bisita kopuruak beste nolabaiteko meritua dauka. Nire iritziz, maila apal batean sortutako bideo txiki batek izugarrizko arrakasta edukitzea oso garrantzitsua da, eta YouTubek oso lan ona egiten du gai honen inguruan.

Top 10 YouTube Videos of All Time

miércoles, 22 de diciembre de 2010

lunes, 20 de diciembre de 2010

Telebista publikoen hipokresiaz

Hurrengo artikulu hau, Gorka Palaziok idatzia eta bere blog-etik hartua da. Hona hemen bertara heltzeko lotura: http://www.palazio.org/2010/12/telebista-publikoen-hipokresiaz.html

Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago.

domingo, 19 de diciembre de 2010

Web-TV mintegia, Leioan

Web-TV mintegia egon zen Leioan duela zenbait egun. Bertan, zenbait adituren hitzak entzun ahal izan genituen; hala nola, Jose Juan Gutierrez eta Gonzalo Martinenak.



Gonzalo Martin, Ikus-entzunezko Komunikazioan aditua, Leioan egon zen Web-TV-ren inguruan hitzaldi bat ematen. Oso hitzaldi interesgarria ematen du aditua, eta gainera, elkarrizketa bat ere ikus dezakezue, berari pertsonalki egina.



miércoles, 15 de diciembre de 2010

Ubuntu Tribu

Ubuntu Tribu pelikularen trailerra daukazue hemen ikusgai. Gazteluaren dokumentala egiteko oso baliagarria izan daiteke.

domingo, 12 de diciembre de 2010

Telebistako erreportaiak

Desberdintasunak argi ikusteko, erreportai luze bat eta ondoren motz bat ikusiko dugu.

Lehenengoa, Berria egunkariari buruzko errportai luzea da, gaur egun euskara hutsean dagoen egunkari bakarrari buruzkoa; eta Euskaldunon Egunkariari buruz ere hitz egiten du, 2003. urtean Audientzia Nazionalak itxi zuena.

Ordubete inguru irauten duen erreportaia da, eta adituen adierazpenak erabiltzen ditu. Hau izango da erreportaje luze bat eramangarri egiten duen baliabideetako bat.




Bigarrena erreportaia motza da. 2 minutu eta 30 segundu irauten ditu EITB-k egindako erreportai honek, eta FP edo Formakuntza profesionalari buruzkoa da. Iraupena laburra izan arren, erreportaia luze batek erabili ditzaken baliabide berak erabiltzen ditu: ikasleen iritziak, irakasleenak, adituenak, inkestaren datuak, etab.
Argi dago beraz erreportaia labur bat egiteko ezinbestekoa dela informazioaren eta datuen hautaketa egokia, denbora gutxian informazio zehatza eta egokia emateko.

viernes, 10 de diciembre de 2010

Elkarrizketa generoak telebistan

Generos dialogicos en televisión
View more presentations from palazioberri.



Telebistako elkarrizketak nolakoak izan daitezkeen azaltzen digu aurkezpen honek. Elkarrizketa generoak dira, eta elkarrizketa mota bat edo bestea egiterakoan kontuan hartu beharrekoak dira.

domingo, 5 de diciembre de 2010

Jane Hart-en zerrenda

Hona hemen Jane Hart-en zerrenda eta nere aukeraketa, 46. postuan gelditu den Picasa argazki antolatzailea.

sábado, 4 de diciembre de 2010

Irratian eta telebistan, informazio iturriak urri

Artikulu honek, komunikabideek (batez ere irrati eta telebistari buruz hitz egiten du, prentsa idatziaren zenbait adibide ere ematen dituen arren)erabiltzen dituzten informazio iturri urriei buruz hitz egiten du.

Artikuluak dioenaren arabera, derrigorrezkoak diren zenbait pausu gaizki egin ohi dira ikus-entzunezko komunikazioan. Informazio iturrien garrantzia azaldu egiten da, eta hauen inguruan egiten den erabilera desegokia azaltzen du testuak.

jueves, 2 de diciembre de 2010

Telebistako erreportaiak

Telebistako erreportaia
 View more presentations from palazioberri.



Telebistako erreportaiak egiteko oso baliagarria den aurkezpena dugu hau, deskribapen eta adibide praktikoez betea.

lunes, 22 de noviembre de 2010

Telebistan albisteak aurkezteko erak

Telebistako notiziak aurkezteko erak
View more presentations from palazioberri.


Aurreko aurkezpenaren formatu berean eginiko presentazioa da hau. Errealitateko notizia programa desberdinen irudiekin lagunduta, telebistan albisteak aurkezteko erak aztertzen ditu.


Ondoren, albiste aurkezpen bat, MSN kateko telebistariek egina.






Oso albiste aurkezpen egokia egiten du MSN kateak. Baliabide ugari erabiltzen ditu, eta denen konbinaketak horrelako emaitza egokia uzten du: aurkezlearen hitzekin hasi eta gero,  kola izeneko irudi multzoa erabiltzen du albistearen irudiak emateko, aurkezlearen ahotsa Off-en dagoen bitartean. Totalak eta kolak nahasten ditu, totalekin adituen eta lekukoen iritziak plazaratuz, albisteari sinesgarritasuna emanaz. Albistearen erdian, lekuko batzuen hitzak idatzita agertzen dira. Baliabide hau ere oso interesgarria da, denbora motzea informazio ugari zabaltzeko modua baita. Albistearen hasiera eta bukaera ere oso ondo daude.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

Podcastaren irakurleen aukeraketarako bozkaketa

Galderan sakatu eta izenak agertuko zaizkizu. Aukeratu zuen ustez podcast-aren ahotsa izateko egokienak diren 2 pertsonak.
Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?

Hemen emaitzak ikus ditzakezue:

Nor da egokiena podcast-aren ahotsa izateko?

EHUko komunikazio fakultatera etorri zaigu Mikel Aiestaran

Telebistako berri emaile den Mikel Aiestaranek, Leioako komunikazio fakultatean hitzaldia eman du.

2009an berri emaile hoberenaren sari internazionala jaso zuen kazetari euskaldunak, hona hemen saria jaso zueneko bideoa:



Mikel Aiestaran noiz edo noiz ikusi izan dugu Libanon, Iraken, Iranen edo Afganistanen bertako berriak ematen, baina oraingoan Euskal Herrira etorri eta jasotako sari internazionalaz mintzatzeaz gain, orain arteko ibilbideaz hitz egin digu, bere esperientzia eta bizipenak kontatuz.

Oso hitzaldi interesgarria izan da, ondo prestatu eta antolatutakoa. Ikasle eta irakasleek interes handiz jarraitu dute Aiestaranen hitzaldia, esperientzia handia duen profesionala baita.

Lehen albistegia 3D-n



3 dimentsiotan ikusteko betaurrekoak eskura izan beharko ditugu hemendik aurrera!

Avatar erreportaria



Teknologia berriek erreportari digital bat sortzea ahalbidetu dute beste gauza askoren artea, hona hemen adibidea!

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn

Julián Isaías, Venezuelako enbaxadorea, Leioako EHUren kanpusean izan zen joan den urriaren 21ean.
Venezuelaren independentziaren 200. urteurrena dela eta, zenbait ikasle eta irakasle bildu zituen enbaxadoreak Leioako Aula Magnan.



Julián Isaíasek ixildutako ahotsen istorioak kontatu zituen, historiara pasatu ez diren istorioak, galtzaileen istorioak. Kolonoen aberriaren izenean egin ziren sarraskiak azaldu zituen, eta batez ere Simon Bolívar libertadoreak independentzia garaian jokatu zuen paper garrantzitsuaz mintzatu zen.

HUGO CHAVEZ TWITTER-EN



Oso bideo landua da ikus dezakezuen hau. Informazioa ondo antolatuta dago, eta datuak azaltzeko erabilitako baliabideak ere egokiak dira.
Hugo Chavezek twitter-en jarraitzaile ugari dituela adierazten du, eta horrela ikus dezakegu sare sozialen bidez horrelako harremanak estutu daitezkeela, edo hurbildu behintzat. Aurreko bideoan azaldu denaren adibide gisa har dezakegu, sare sozialen garrantzia noraino heltzen den ikusten baita.

SARE SOZIALEN ERREBOLUZIOA



Sare sozialek gaur egun duten arrakasta erakusteko bideo bat da hau. gaur egun guztiz zabaldu dira sare haue, batez ere gaztetxoenen artean. Ikusgarria da gainerako komunikabideekin alderatuta ze azkartasunarekin zabaldu diren bai internet, eta baita facebook, tuenti, twitter eta gainerako sare sozial hauek.

BBC KATEAK HUGO CHAVEZI EGINDAKO ELKARRIZKETA



Oso interesgarria iruditu zait bideo hau.
Hasteko, kazetariaren esperientzia, ausardia eta lanaren antolakuntza aipagarriak direla esan behar dut.
Mundu guztian ezaguna da Chavezen karakterra, eta edonork daki zein zaila den gizon honi aurre egitea. Kazetari honek, ordea, ausardia eduki du Chavezi askok galdetu nahi baina galdetzen ausartzen ez diren galderak egiteko. Chavezek hala ere, nahiko ondo eramaten du elkarrizketa, nahiz eta kazetariak zenbait momentutan urduri jartzea lortzen duen, batez ere oposizioaren aurka egindakoengatik galdetzerakoan.
Honez gain, teknikoki ondo dagoela ere esan behar dut, plano sinpleak erabiliz ez duelako erakargarritasuna galtzen.

Tony Blair-i arraultzak eta zapatak botatzen

Tony Blair bere liburua sinatzera joan zenean izandako gertakarien inguruko bideoak aztertuko ditugu. Bi bideo desberdin ikusi ditzakegu, eta elkarren arteko bertsioak desberdinak direla ikusten da.


BBC kateak emandakoa:



RT kateak emandakoa:



Argi dago bi bideo hauen arteko diferentzia.
Batetik, batek ez du ahotsik baina zuzenean erakusten ditu Blair-enganako erasoak. Besteak ordea, suabeago azaltzen ditu gauzak, ez du Blair-i eragindako erasoei buruz ezer esaten, nolabait gauzak "izkutatzen" ditu.

Komunikabideetan ematen diren "gezurren" edo "egi erdien" beste adibide bat besterik ez dugu hau, egunero aurki baititzakegu holakoak.

RSSak informazio iturri bilakatu dira

miércoles, 20 de octubre de 2010

IMD (Internet Movie Database)




Argi eduki behar dugu ikus-entzunezkoetan ikusten dugun guztiaren atzean zenbait trikimailu daudela, askotan gezurrak zabaltzen direla eta manipulaziorako erabiltzen direla.

Full version



Oso iragarki dibertigarria iruditu zait.
Modu barregarri bat da marka baten hitza buruan gelditzeko. Iragarki honen bitartez, ikusle guztiek oso argi daukate bai norentzat zuzendutako kotxe marka den, eta baita izena zein den ere.
Barrea eraginda gauza asko gogorarazten direla argi dago, eta iragarki honek errepikapenaz gain barrea eragiten du, ikuslearen memorian leku bat betez.

miércoles, 6 de octubre de 2010

La revolución de los medios




Komunikabideen eboluzioari buruz hitz egiten du, orain arte eduki dituen berrikuntzak azaldu eta etorriko direnen suposizioa ere egiten du.
Interneten garrantzia azpimarratzen du behin eta berriz, eta gutxinaka gutxinaka gainerako hedabideen lekua hartzen ari dela dio, hemendik urte batzuk barru gainerako hedabide guztiak ordezkatuko dituela adieraziz.

Nire iritziz arrazoia badu, internet inoiz existitu den komunikabiderik erosoena da, baita osoena eta garatuena ere. Horregatik, normala iruditzen zait honen gainean egiten ari diren lan guztiak egitea, izugarrizko berrikuntzak ekarri baititu.

Hala eta guztiz ere, beldurra ematen dit internet hartzen ari den garrantzi honek eta batez ere gainerako komunikabideak ordezkatzeko daukan gaitasunak, ea ez ote gaituen etorkizunean gizakiak ere ordezkatuko...